XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Argazki eder hori, Dendarineko Isidro Sagastibeltzak bidali dit bere borondate guziarekin, eta bakoitzari buruz ondoren datozen argitasunok ere, haren laguntzari esker bildu ditut:

1. Emilia, gaztetan gaizkittu te, okerreko botike eman, da belaxe ill zen 61 Heriotz agiriak de Tifus abdominal hil zela dio. Eta geroztik Isidrok esana dakit: Sublimada Corrosiva izen bitxiko botikak hilarazi zuela., Joxemari Sagûes, Plazaolako makinistaren andregai zela.

Joxemari Potzo esaten zioan da, 1930ean Leitzen bizi zen oraindik;

ni baño gazteagoko seme bat bazun, Ramon izenekoa, ta emaztea andoaindarra zun.

2. Dolorex, 1895an Garagartzan yayo eta Dendarinen ill zen 85 urtetan.

Gaztetan yosten ikastera etorri, eta bertan geldittu zen.

Ni yayo62 Baina Zabaletan jaioa zen Isidro urriaren 6an. Eta 1921eko udal erroldan hantxe ageri da oraindik, bere familiarekin. Honatx nola:

Isidro Sukuntza Cestau, 1869, rentista (aitona)
Vicenta Gogorza Gamio, 1869, (amon ordekoa)
Sagastibeltza Huarte, Indalecio, 1877, (aita)
Sukuntza Zabaleta, Emilia, 1896 (ama)
Sagasti Sukuntza, Isidro Vicente, 1920

Aita Indalezio, Bilintx sonatuaren tokaioa, Pello Txotxa albientearen anaia zuen. Ama Emilia berriz, Garagartzako alaba Teresa Zabaleta Oterminen alaba. Amaren aldeko aitona Isidro atautxiaren bigarren emazte Vicenta, berriz, Sebastian Ayenekoaren arreba. Gero, Zabaletan bizpairu urte egin ondoren pasako ziren Dendarinera, eta han jaio eta bizitu dira egundaino Isidroren arrebek, Luisa eta Paulina, etxearen izen zaharrari ohore eginez, beren joste lanetan.
ezkeoztik gurekin bizittu zen Dendarinen.

Gu umek giñela udan Goiko Errotako presara eramatten guñuzen, ta arropak erantzi, larrugorrittu, ta kamison aundi bat yarri tte, banaka banaka iru senidek antxe sartzen giñuzen uren; gu berriz pozik amorraiek bezela uren.

Asko matte giñun ta berak ere bai gu.

Oso langille ta bizkorra zen; alorren gizonak bezela aitzen tzen.

Ezkondu nai izan balu, izandu zittun iruen mandatuke;

azkenekoa Lesakeneko Felix Gartziarena alargundu zenen 63 Ikus Gartziarena Aizkolariaren sailean, azken aldera, baño berak esaten tzun oso ongi zegoala gure etxen, ta ezetz.

Argimeza seiterditan asten tzen, ta goizero eun bet utseiñ gabe yoaten tzen;

bakizo ordun ezkontzak argimezan izaten ziela ta etxen esaten zigun nolako yantzik zeamazkien ezkonberrik ta au ta ori ta ure...

Baditu Isidrok 1975ko urrian Dendarinen zintan jasotako kontu batzuk Dolorexenak eta honatx handik bakandutako pasarte batzuk hika.

Trenbidek egiten: Amaika aldiz yoan niñuen Agirren tunelea (Telleriko gañekoa), Pastaingo tunelea ta, anaiei yana emattea.

Yende asko billdu uen onea ordun: jito pille galanta bai!

Prezioak, jeneroak: Ardik bosna duroan saldu, banabarrak, beatzi xueldo kiloko.

Sarrak: kanpanluxek, argaatek, udaresarrak... Gaztañe: urte baten emezortzi gurdi zalkatuk iñurrik, eta beste beatzi mendulatzetik.

Pitarra gaztañekin eateko.

Pestatan, postrea udare egosik Diru aundie itten arraultzek: iru xueldo dozenak.

Azurik: 24-25 librako azurik 4,50 pzta ta Zotzikonea geienak.

Txerrikumek amabosna peztan.

Txerrie iltzen giúnen odolkik eramattea amaikak aldea atera ta oñez yoan da etorri Elduaindik, illuntzeako etxera.

Ordun ez uen katuike ekusten kamioan.

Familiko kontuk: Ama nik beatzi urte nittula ille, ta atte tifusekin.

Amuna 93 urte bete zittun urten ille.

Abadebordako Barbara zena yoan uen, da: Zer diozu amuna? - Deus ez. Ementxe. Ongi nao.

Ta andik momentueko seko! Izuarri neskato politte emen uen gaztetan: rubia, begi urdiñ urdiñekin.

Bere kontuak ere sartzen ditu Isidrok: Dolorex errin etxez etxe odolkik itten da, garbiketak itten da ibiltzen zen.

Emakume abertzale batzakoa zen, da Artxikonen izaten zuen batzokie, ta librue bada de la esperanza al terror, ta an ageri da, Leitzez itzeitten dun tokin64 Ikus Tomo I, 359. orriaren azkenean.

Dolorex onei 1933 garren urteko elezioatan botoa emattea yoanda Iruñeko delegatu batek esan emen zion: Dolores Muñagorri no, Dolores Ibarruri parece usted.

4. Joxemari Zinko, Ontsaloneko Lontxan gizona; Leitzen zen izengoitti yartzallerik trebena biurtu emen tzen azkeneako.

Irunñeko manikomioan ikusi nun azkeneko aldiz, koarto baten bakarrik zegoan, ta oiuke ai zen.

Izugarrizko pena eman tzien.

6. amuna Joakina, netzat birramona, 1827an jaioa zen Betranen, eta 94 urtekin ille Gartzan.

7. Joan, berriz, 1925 ingurun Madrille yoan da, etzen geio aren berrik izandu, Leitzarren batek idi parea ta gurdikin Madride inguruko errin baten ekusi zuelakoa besteik.

Eskertzekoak dira Isidroren argitasun horiek, baina, Gartzako Muñagorritar haien beste kontu asko ere gogoan dauzka Leitzako jendeak.

Honatx azkeneko Joan indartsu horri buruz, Benito Luxeak esandakoak:

JOAN GARTZA TA INAZIO KANKARRO BORROKA

Aranoko Kankarrotar orik, bi anaie zien emen aittuk: Inazio ta Andres, Mitxelena zuela ute'et apellidoa.

Pastaingo tunela orik artu zuen alde batera, ta iñe bai!

Ordun emen Leitzen, Gartzako Joan, Muñagorritarra, zegoan mutillik bizkorrena, ta Andres Mitxelena ori te Juan Gartza elkarrekin aitzen omen zien barrenoan.

Eun beten bik asarretu, ta Gartza orrek dena txiki demonio in omen zun Andres ori.

Gu ordun Martikonen bizi giñen.

Nik ordun zortzi beatzin bat urte izaan nittun de, erki ezautzen giñuzen orik, allatu izandu giñen otorduk ematten'e Martikonen.

Ala, biñipiñ, borrokan aittute, beste anaie Inaziok esan omen zion Juan orreri:

- Bizkor al ao Gartza.

Anaie yo dokela ta, pantasie artu al dok?

Ta, Gartzak kontestatu omen zion: